Garapena Diseinu Prozesua

Kontzeptua

Diseinu prozesuko fase sortzaileena da, eta proiektu bakoitzaren oinarria ere bada. Erabiltzailearen esperientzia eta emozioak espazioan zehar deskribatzen dituen narrazio bisual bat sortzen dugu. . Proiektuaren helburuak zehazten ditugu eta estrategia bat proposatzen dugu, funtzionaltasunari, estetikari eta ekonomiari erantzuna emanez.

Argi konposizioa

Espazioko argi puntu eta zonaldeak adierazten ditugu, bakoitzari bere funtzioa eta efektua emanez. Argiztapen-eremu desberdinak jasotzen dituzten mapa bisualak garatzen ditugu non hierarkia bisualak azaltzen ditugun; espazioa modu argian ulertzeko eta bertan barrena gidatzeko.

Diseinu Eskematikoa

Fase honetan, aurretik planteatutako kontzeptua nola gauzatuko dugun zehazten dugu. Plano orokorrak garatzen ditugu soluzio posibleak azalduz; ikuspegi arkitektoniko eta dekoratiboak landuz. . Aurrekontuaren baitan kokatzen den gutxi gora beherako balorazio bat egiten dugu.

Garapen Teknikoa

Diseinu-prozesuko azken etapa da, eta proiektua obran gauzatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa lantzen dugu bertan. Planoak, sekzioak, eraikuntza-xehetasunak, maketak, argi probak, luminaria-espezifikazioak, argi-kalkuluak eta pizte-eskemak garatzen ditugu.

Obraren Jarraipena

Obran bisita erregularrak egiten ditugu, instalazio-taldeari dokumentazio teknikoarekin laguntza emanez. Obra argiztapen-proiektuan definitutako jarraibideen arabera gauzatzen dela ziurtatzen dugu. Fabrikatzaile eta hornitzaileen kontsultak eta ustekabeak ere kudeatzen ditugu. Fase hau luminariak orientatuz eta programazioa doituz amaitzen dugu.