Islada 2017an Donostian sortutako argiztapen diseinu estudio independente bat da, marka espezifikoetatik independenteak diren kalitatezko argiztapen proiektuen beharra asetzeko. Lantalde frexko, sortzaile eta dinamikoa osatzen dugu eta kolaborazioa dugu lan ardatza.
Argia tresna gisa erabiltzen dugu espazio eta giro bereziak sortzeko. Argiztapen-diseinatzaile modura, argi naturalak zein artifizialek espazioetan sortzen duten irudia lantzen dugu, pertsonen bizi-kalitatea eta ongizate emozionala hobetzeko helburuarekin. Sormena, grina eta teknikaren arteko oreka da gure lanaren oinarria, eta espazio bakoitzari bere nortasuna ematea bilatzen dugu. Argia, espazioa eta bertan bizi diren pertsonen pertzepzioa dira gure sorkuntzaren ardatzak.
Islada Lighting sortu aurretik, Nora Imaz-ek esperientzia zabaldu zuen nazio eta nazioarteko argiztapen-estudio esanguratsuetan. Industria Diseinuko Ingeniaritzan lizentziatua da (Mondragon Unibertsitatea) eta Argiztapen Diseinuko masterra egin zuen KTHn (Stockholm). Besteak beste, Stockholmeko Ljusarkitekturn (egungo Light Bureau) eta Bartzelonako Artec3n aritu zen lanean. Argiarekiko eta lan finarekiko grina du, eta konfiantzazko kolaboratzaileekin egiten du lan, elkarlana oinarritzat hartuz.