Category
Efímeros

Iluntz Chillida

Aire librean zentzumenak unkituko dituen esperientzia bat aurkezten dugu. Non dantzak, argiak eta zuzeneko musikak udako iluntzeak bizipen gogoangarri bilakatuko dituzten.
Iluntz adierazpen nahiaren beharrak sortutako egitasmoa da, gizakiok edozein zailtasunen aurrean bidea egiteko dugun gaitasunaren irudi. Honek talde sozialerako inspirazio gisa balio duten eszena bisualak sortzeko bidea emanez.
Ziurgabetasun eta letargia handiko garaian, senaren deia jaso dugu. Kultur ekintza askoren beherakadaren aurrean formula alternatibo bat proposatu nahi dugu. Horregatik hiriko espazioak erabili nahi ditugu eszenatoki gisa, jakinda hiriak ingurune paregabea eskaintzen digula inguratzen gaituen naturarekin etengabeko elkarrizketarako.
Orain inoiz baino gehiago, proposamen berriak lantzeko garaia dugu, bizi dugun testuingurura moldatzen diren adierazpen modu berriak sortzeko unea. Elkartruke soziokulturalerako bide berriak sortzeko aukera daukagu non onarpena, asmamena eta hobetzeko nahia gure lan ardatzak diren.

 

KOLABORATZEN
Donostia Kultura, Dantzagugea

LANTALDEA

Rubén Albelda, Paula Parra, Felipe Ugarte, Jaime Mayo, Heidi Otaduy

ARGAZKIA
Heidi Otaduy, Peio Oliveras, Sara Santos