Argazkiak: Iñaki Caperochipi
Barne diseinua eta eraikuntza zuzendaritza: Zirikiain Studio
Altzarien diseinua: Ffraca Design Office
Bezeroa: Ternua Taldea
Argitalpenak:
Kontratu Proiektua
Irungo Letxumborro industrialdera autoz iritsi gara. Biltegiko metalezko ate handia irekitzen da, Ternua Taldeak bere erakusleihoa duen barnealde lasai eta neutro batera eramanez. Espazio zabal eta irekia, egurra eta harria bezalako ñabardura rustikoekin orekatua.
Argi eta itzal joko sotil batek gidatzen uzten diogu geure buruari. Ibilgailuaren alboetan dauden bi argi-eremu eliptikok irtetera gonbidatzen gaituzte. Bi ate berdin ikusten ditugu, bata bestearen ondoan, bakoitza argi-izpi estu batek laztanduta. Ateak irekitzen dira, eta bi giro guztiz desberdin aurkitzen ditugu barruan: bata beroa eta inguratzailea, Astore markaren irudi bisual berria, eta bestea hotzagoa eta minimalistaagoa, Loreak Mendian denden ezaugarri bat.