Category
Iragankorra

Gerrillak

20-30 parte-hartzaile bildu genituen eta argiak gure hiri-ingurunea eraldatzeko tresna gisa eskaintzen duen potentziala erakutsi genuen.

Talde txikiagoetan banatu eta, aurrez diseinatutako argibideei jarraituz, ekintzarako prestatu ginen. Aukeratutako lekura joan ginen —normalean ilun edo zaindu gabe— eta espazioan zehar zabaldu ginen, potentzia handiko linternak, iragazkiak, islatzaileak eta abar eskuetan hartuta. Parte-hartzaile bakoitzak posizio zehatz bat hartu eta bere argi-izpia leku zehatz batera zuzendu zuen, aurretiko argibideak jarraituz. Argi-efektuak probatu genituen nahi genuen emaitza lortu arte. Talde guztiak pozik zeudenean, seinale bat eman genuen, eta parte-hartzaile guztiek linternak piztu eta une batzuetan eutsi zituzten, gure memorian grabatuta geratuko zen irudi bisual berri bat sortzeko.

Jarduera honekin, herritarren artean gizarte-kohesioaren balioak eta arkitektura-argiztapenaren diseinuan eta hiri-esku-hartzean duten interesa sustatzen ditugu.

* Ekintza mota hau gerrilla ekintza gisa garatzen da, nazioarteko Guerrilla Lighting mugimendua erreferentziatzat hartuta.

 

ELKARLANEAN EGIN
DSS2016EU
KONTU-GUNEAK
EHU/UPV

ARGAZKIA/BIDEOA
Heidi Otaduy
Gorka Bravo
Nik Voigt
Álvaro Valdecantos