Azalera: 300 m2
Arkitektura:
MUGARA arkitektura
Bezeroa: pribatua
GARATZEN
Argiztapenak trantsizio espaziala indartzen du, gune intimoetatik espazio komunetarako progresioan lagunduz. Diseinu honek espazioen sekuentzia agerian uzten du eta haien arteko loturak azpimarratzen ditu.
Gune intimoenetan, argia puntuala eta fokalizatua da, funtzionaltasuna eta erosotasuna lehenetsiz. Espazio komunetan, berriz, argiztapen difuso eta zeharkakoak giro atsegin eta homogeneoa sortzen du, espazioaren irekiera eta jarraitutasun bisuala indartuz.
Trantsizio-eremuetan, azalera horizontal eta bertikalek argia islatzen dute, ibilbidea gidatuz eta espazio intimoen eta irekiagoen arteko lotura sendotuz. Sabaiko argiztapenak eta egurraren isladak espazioaren zabaltasun sentsazioa eta goxotasun-sentsazioa areagotzen ditu.
Solairuen arteko hutsuneetako argiztapenak argi naturalaren presentzia azpimarratzen du, egun naiz gaueko pertzepzioan koherentzia bermatuz. Horrela, argiztapenak espazioaren izaera indartu eta etxebizitzaren irakurketa mailakatua bideratzen ditu.